XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. iharduera

- Norberak ikaslearen liburuko 28-29 orrialdeetako istorioak irakurri.

- Honako lau galdera hauetatik abiatuz, ikastalde osoarekin elkarrizketa izan:

a) Nortzuek bisitatzen dute Juan zapataria?

b) Juanek bere bisitariekin izandako jokaera edo ekintzetatik zein da gehien gustatu zaizuna eta zergatik?

c) Jesusek Juan bisitatu zuenik esan al dezakegu?

d) Esango al zenukete Juanek izan zuena ametsa edo errealitatea ote zen eta zergatik?

3. Iharduera

- Hezitzaileak eta ikasleek elkarrizketan Juanek pertsonaiengan izandako jokaera eta ekintzak aztertuko dituzte honako galdera hauei erantzunez:

1. Norentzat prestatzen du Juanek besteetan baino janari gehiago?

2. Fama txarreko zein pertsonak hartzen ditu Juanek etxean?

3. Zergatik jazten du Juanek bere jantzirik ederrena?

4. Zergatik dauka Juanek beti bere etxea irekita?

5. Nori oparitzen dizkio Juanek bere oinetakoak?

6. Norekin eseritzen da Juan bazkaria banatzeko?

7. Norekin elkarbanatzen ditu Juanek bere maitasuna eta sagarrak?

8. Zer izen du Juanek itxoiten duen lagunak?

9. Gustatuko al litzaizueke Juanen antzekoa izatea?, zergatik?

II. Errealitarearekiko jarrerak

Helburua

Gabonak datozenean eta gure lagun Jesus gurekin gelditzen denean, bizi ditugun sentimendu eta jarrerak eriden eta adierazi.

2. ekitaldia

1. iharduera

a) Gogoratu aurreko ekitaldiko Ustekabeko bisita narrazioaren gaia.

Jarraian, hezitzaileak ondorengo iharduera eragingo du.

Ekitaldi honetan ere denok itxaroten dugun bisitan ohartuko gara: Gabonak.

Ohar gaitezen nola bizi eta nola ospatzen ditugun gabonak.